domingo, 6 de marzo de 2022

APLIKAZIO INTERESGARRIA: DICTAPICTO

Askotan ez dugu eskura izaten ikasle batek behar duen pikto konkretu hori. DICTAPICTO aplikazio honekin, momentuan behar dugun pikto hori izan dezakegu.  Hitz solteak agertzeaz gain, esaldiak ere osatzen ditu. 




jueves, 24 de febrero de 2022

AUTOINSTRUKZIOAK LANTEKO MATERIALA

 TDAH edota TEA adierazten duten ikasleekin autonomia lantzearen garrantzia ikusirik, oso interesgarria da AUTOINSTRUKZIOETAN trebatzea. 

Normalean, zailtasun gehien adierazten dituzten jokabideak identifikatu behar dira. Pare batekin hasten gara eta hauek lortu ahala, beste batzuk sartzen joan gaitezke. Oso garrantzitsua da sistematikoki lantzea, helburua ikasleak bere kabuz jarraibide hoiek barneratzea baita. 




TEA- GOIZEKO ETA ARRATSALDEKO INSTRUKZIOAK

TEA duten ikasleekin garrantzitsua da errutinak ondo markatuak izatea. Horregatik hemen uzten dizkizuet ikasleak goiz eta arratsaldetan jarraitu beharreko instrukzioak. Kasu honetan 2.zikloko ikasle batentzako sortu da. Maila txikiagoko ikasleekin instrukzio gutxiago landu beharko liratete.




IRAKURKETA ABIADURA LANTZEKO MATERIALA- JESUS PARQUÉ-REN MATERIALA

Dislexia adierazten duten ikasleek irakurketa abidura oso motela erakusten dute oro har. Hau lantzeko, Jesus Parqué-k sortutako material hau oso interesgarria da. Maila ezberdinetako hiru koadernotxo ditu eta sistematikoki landu behar da: 

1. Maila: Silaba bakarrekoak, kontsonate + bokal eta BK- ko bi silabako ohiko hitzak, KKB eta KKBKko egitura duten hitzak eta hiru silaba edo gehiago dituzten ohiko hitzak.


2. Maila: Aurrekoaren jarraipena da baina, oraingo honetan ohikoak ez diren hitzak sartzen ditu.


3. Maila: Hiru silaba edo gehiagoko ohikoak diren hitzak, antzerakoak eta ez ohikoak diren hitzen irakurketa eta bi hitz baino gehiagoko esaldien irakurketa. 


DISLEXIA_BIDE LEXIKOA LANTZEKO KOADERNOA

Hemen uzten dizuet bide lexikoan zailtasunak adierazten dituzten ikasleekin lantzeko sortu dudan koadernotxoa. 

Gazteleraz dago. Ama hizkuntza gaztelera duten ikasleekin garrantzitsua deritzot oinarriak hizkuntza honetan lantzea. Hauek ondo landu ezkero, ondoren euskarara tranferentzia egiteko aukera izaten dute. Hala ere,  badaude euskeraz landu beharreko  aspektu batzuk, hala nola, fonema konkretuak, hiztegia, etab. 



TDAH-REN INGURUKO BI IPUIN. INTERESGARRIA HASIERAKO MAILETARAKO.

 Kaixo! Hemen uzten dizkizuet TDAHren inguruko bi ipuintxo hauek. Intersgarriak dira lehenego mailetan edo HHn irakurtzeko. TDAH-a duten ikasleak hobeto ulertzen laguntzeko baliogarriak. Gazteleraz daude, euskaratzen baditut igoko ditut. 




lunes, 21 de diciembre de 2015

TEA_"historieTEAs" proiektua. GURE ISTORIO PROPIOAK ASMATZEN

Madrileko "Aula Palmas"ekoek, autismoa duten haurrekin istorioak sortzeko proiketu interesgarri hau aurkezten dute. Ipuinak, plantilak, bideo-ipuinak, aktibitateak,  etab.  aurkitu duzue bertan.




("Atención Necesidades" web gunetik hartua)